XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iraetatik herriraino berrituz
Osinbeltzen altxa, egingo da kamioa.

Iraetatik Zestoako kamioan lan haundiak ari dira egiten.

Osinbeltz harrobiaren parean ari dira orain ibai ondoan zulatzen ormarentzat oinarria ipintzeko.

Izan ere altxa nahi da leku horretan kamioaren zorua uholdeetako urik bidera atera ez dadin.

Orain dela ia 30 urte ito zirenen gogoangarri hor dago kamio bazterrean oroitarria.

Sakonak berdintzeko, okerguneak zuzentzeko eta zorua konpontzeko 33.000.000 pezetako presupostua du.

Aizarnako bidegurutzea eta Lasao-Otolako kamioa ere konponduko dira.

Kale izenak.

Iñaki Azkune, herriko seme historilariaren azterketari jarraituz aldatuko dira Zestoako kaleen izenak.

Leku-izenak eta ohiturazko deiturak errespetatuz egingo dira aldaketak.

Izen guztien aldaketa batera egin nahi zelako luzatu da aspaldi bukatua behar zuen egiteko hau.

Gorrotagarrien ordezkoek baino izen maitagarrien aldaketek buruhaste haundiagoa sortzen zuten dirudienez.

Estudioa burutzeko izan diren arrazoi eta jokabideei jarraituz Uztapide plaza Ipintza plaza izango da, Uztapideri Conde de Vallelano hiribidea eskainiz.

Generalísimo Franco Toribio Altzaga hiribidea izango da.

Jesus Aramburu, Zubimusu auzunea.

Plaza Ekain, Aristondo plaza.

Juan XXIII, Arteaga auzunea.

San Jose, Kale Okerra.

Sagrado Corazón, Erdi Kalea.

Natividad, Portale kalea.

Hurrengo udal-batzarrean onartuko dira aldaketa hauek dirudienez.

EAJ bilduko da.

Eusko Alderdi Jeltzalea bilduko da gaur Eliz-Ondo zinetokian.

Uri Buru Batzar berriaren aurkezpena eginaz hasiko da bilera.

Udal hauteskundeetarako zerrenda aztertuz amaituko da.

Zaharren egoitza.

Zaharren Egoitzaren inaugurazioa atzeratu egin da apirilaren 10era, sarrerako bidea konpontzeko obrak luzatu direlako.